Ba al zenekien...

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2012ko eka. 29a, 09:17

Gero eta gehiago gure barrura begiratzen dugu autokritika egiteko eta egindakoa hobetzeko. Horretaz gain, kaletik goazenean herritarrek beraien kritikak, ikuspuntuak eta iradokizunak azaltzen dizkigute, gu geu ere herriko jendea gara-eta. Urte asko daramatzagu gure herriko beharrengatik lan eginez. Gure ustez, argi eta garbi azaldu behar dugu nola dauden udaleko gauzak, akordioak eta abar. Adibidez:

\"\"Gero eta gehiago gure barrura begiratzen dugu autokritika egiteko eta egindakoa hobetzeko. Horretaz gain, kaletik goazenean herritarrek beraien kritikak, ikuspuntuak eta iradokizunak azaltzen dizkigute, gu geu ere herriko jendea gara-eta. Urte asko daramatzagu gure herriko beharrengatik lan eginez. Gure ustez, argi eta garbi azaldu behar dugu nola dauden udaleko gauzak, akordioak eta abar. Adibidez:

 

Ba al zenekien… Aurreko legegintzaldian gehien garestitu ziren obretan (igerilekuak, liburutegia, etabar) 8 milioi eurotik gorako gehikuntza izan zela? Alegia, 450 euro baino gehiago durangar bakoitzeko.

 

Ba al zenekien… Tabira eta Sabeco arteko saihesbidea 2013. urterako amaitu behar zela eta oraindik ez dela hasi?

 

Ba al zenekien… 2007. urtean Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman zuela San Faustoko gizarte-etxea egiteko (milioi bat euro ia, obraren %75) eta oraindik ez direla obrak hasi?

 

Ba al zenekien… Udalak 12.000 eurotik gora ordaintzen dituela hilean lokalen alokairuen truke?

 

Ba al zenekien… Durango sarrerako biribilgunea –Frai Juan Zumarraga/Alluitz– 2011. urterako egin behar zela?

 

Ba al zenekien… 2011n Durangoko aurrekontua onetsi zela sozialistekin adostuz, eta, besteak beste, Durangon aipatutako hobekuntza horiek egitea jaso zela?

 

Hitza eman bakarrik ez, bete egin behar da! Zurikeriarik eta adar-jotzerik ez, mesedez! Akordioak betetzen direnean esan egiten dugu, baina betetzen ez direnean ere bai. Eta egunero lan egiten dugu haiek akordioak betetzeko.

 

Okerreko bidea hartzen denean autokritika egin behar da nahitaez, hor dago gakoa. Autokritikarik gabe nartzisismoan erortzeko arriskua dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!