Hasiera beste nonbait jarri

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2019ko abu. 10a, 10:19

Koro Benito  "Hasiera beste nonbait jarri" berak sortutako eta Iñigo Aranbarrik itzulitako poema irakutzen HITZEZ ETA AHOTSEZ VI. edizioan

HASIERA BESTE NONBAIT JARRI

Hitz egin dezagun maitasunaz eta ez

gatzik gabeko liskarrez.

Hitz egin dezagun egiez eta ez

alferrikako esamesez.

Hitz egin dezagun bihotzaren

handitasunez eta ez aho txikiz

Hitz egin dezagun pozaz eta ez

etsipenaz.

Hitz egin diezaiogun aurrez beldurrari,

ezerk ez gaitzan gelditu.

Hitz egin dezagun askatasunaz,

zalantzarik egin gabe,

eraitsi ditzagun bereizteko jaso ziren

harresiak.

Ez gaitezen saiatu iragana aletzen

hitz egin dezagun orainaz.

Hitz egin dezagun gutaz, zein ditugun

ametsak, zer nahi dugun, zerk

motibatzen gaituen, zer gaituen

arduratzen.

Hitz egin dezagun rockaz, jazzaz

eta operaz, dela mi klabean, fan

edo solen, zer axola ote dio, hori

da gutxienekoa, baina hitz egin

dezagun.

Hitz egin dezagun maitasunaz,

debeka dezaten baino lehen.

 

Egilea Koro Benito

Vagabunda liburuan argitaratua.

Iñigo Aranbarrik itzulia.

Durangon, 2019ko maiatzaren 10ean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!