Askatasuna

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2019ko uzt. 23a, 10:24

Nahia Iturricastillo, Maite Barreña eta Mireia Nieto eurek moldatutako "Askatasuna" testua irakurtzen DAFAren izenean

ASKATASUNA

* Zer da askatasuna?

"Askatasunak ni neu izan ahal izatea esan nahi du" (Ruth Bader)

* Berdinak ote dira emakumeon, gizonon edota bestelako

identitateetan kokatzen garen pertsonen askatasun parametroak?

Askatasuna eremu indibiduala edo kolektiboa da?

"Ez naiz emakume askea izango emakume batzuk zapalduak dirauten

bitartean" (Audre Lorde)

* Askatasuna ez al da emakumeok egunez egun, egunerokotasunean

borrokatu beharreko territorio bat? Edo opari bat al da?

"Feminismoa banaka bizitzeko eta batera borrokatzeko era bat da" (Simone de Beauvoir)

* Izan gaitezke libre espazio ez seguruetan? Zeintzuk dira espazio seguruak?

Etxeak, kaleak, gauak, jaiak, lantokiak, ikasgelak, mendiak...

espazio libreak al dira?

"Dantzarik barik, ez da iraultzarik" (Emma Goldman)

* Badira emakumeok etxerako bidean ohartarazteko gailu elektroniko

bat izateak libre egiten gaituela pentsatzen dutenak. Emakumeok

zainduak izan behar gara, beraz? Ez al gara subjektu politiko bat?

"Zapaltzailea ez litzateke hain indartsua zapalduen artean konplizerik ez balu" (Simone de

Beauvoir )

* Zer dira guretzako arriskutsuagoak, espazio horiek, ala sistema patriarkala?

"Estatua eta kapitala dira emakumeon aurkako indarkeriaren erantzule nagusiak" - (Silvia Federicci)

* Libreak al gara emakumeok gure lantokietan etengabeko komentario matxistak jasan behar ditugunean? Libreak al gara emakumeok zaintzaren ardura osoa gure gain jartzen denean, horrela gure bizitzak baldintzatuz?

"Ez dago lurra garbitzean orgasmoak dituen emakumerik"

* Libre al gara emakumeok plazen, espazio publikoen zein jolaslekuen ertzak soilik hartzeko aukera izanda?

"Pribilejioa da eskubidearen etsairik handiena" (Marie Von Ebner)

* Libre al gara gure genealogia lapurtu, ezkutatu eta gutxiesten dutenean?

"Historiaren zatirik handienean, "anonimoa" emakumea zen " (Virginia Woolf)

* Libre al gara gorputz eredu normatibo bakarraren bueltan mugitu behar garenean? Libre al gara emakumeok gure territorioa ustiatzen eta interesen zerbitzura jartzen dutenean?

"Ni isilarazten saiatu zirenean, garrasi egin nuen" (Teresa Wilms)

* Izan gaitezke libre emakumeok sistema kapitalista predatzaile honen baitan?

" Mugitzen ez denak ez ditu bere kateak sentitzen" (Rosa Luxemburg")

* Somos libres en las relaciones soportadas en el amor romantico?

"Maitasuna izan da emakumeon opioa, erlijiona jendetzarena nola. Guk maitatzen genuen bitartean, gizonek agindu egiten zuten. (Kate Millet )

* Izan gaitezke burua estalita eramateagatik epaituak garenean?Eta, aldiz, belarritakoak eramateagatik, ez?Izan gaitezke libre emakumeok amatasun arautu eta hertsi batez baldintzatu behar ditugunean gure gorputza eta gure hautuak? Ba ahal dago askatasunik libre ez garen bitartean?

"Feminismoa emakumeok pertsonak garela dioen ideia erradikala da" (Cheris Chramarae)

Feminismoa da gure territorio libre bakarra!

Nahia Iturricastillo, Maite Barreña eta Mireia Nieto

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladaren izenean

HITZEZ ETA AHOTSEZ VI. Irakurraldirako sortutako testua

Durangon, 2019ko maiatzaren 10ean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!