Askea zara orain osaba?

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2019ko uzt. 9a, 09:35

Alaitz Berriozabalgoitia Hitzez eta Ahotsez VI. ediziorako sortutako testua irakurtzen Plateruena antzokian

ASKEA ZARA ORAIN OSABA?

Nolakoak diren telefono deiak, aizue! Komunikatzeko balio duen gailu horrek, lagun zein familiakoekin harremana mantentzeko balio duen aurrerapen teknologiko horrek, maiz, oso maiz, bizitza eteteko deabruak sortutako tramankulua dirudi. Etxeko telefonoak jo zuen egun horretan bizitza eten zen.

Bizi dugun, edo sufritzen dugun, pozitibismoaren aro honek mesede egin beharrean kalte egiten gaitu. Poztasunaren kaiola. Ondo egotearen beharra. Gizartearen exijentzien gatibu izatea.

Kaiola, beharra, gatibu,… ez dirudite zorionarekin lotura duten hitzak direla ezta? Izan ere, hitzok entzuterakoan korrika irteteko gogoa ematen digu. Errepresio honetatik ihes egiteko nahia. Bereziki, Be Happy! aroan Happy ez gaudenean.

Orain leihotik begira nagoen honetan, zure logelako pertsianaren mugimendu eza ikusten dut. Horizontera begiratzean aldiz, zerura igo zineneko lekua ikusten dut.

Askea zara orain, osaba?

Alaitz Berriozabal
HITZEZ ETA AHOTSEZ
Durangon, 2019ko maiatzaren 10ean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!