ASKATASUNA
"Dana emon behar jako maite dan askatasunari" horrela diño Lauaxetaren Mendigoizalearena olerki ezagunak.
Askatasuna zertarako? Askatasuna gure geroa aukeratzeko, aukera egiteko. Gizakion ezaugarria, gizakion berezitasuna adimenean datza, aukeratzeko adimena.
Aukerak hausnarketa eskatzen dau.
Hausnarketak ezagutza behar dau
Erabakiak esakatzen dauan hausnarketa susterrez egiteko egin beharreko ahalegina egiteko prest gagoz?
Hausnarketa prozesu horretan, gure erabakiak, gure askatasunaren erabilerak, besteengan izango dauan eragina eta ondorioak aurreikusteko eta kontutan hartzeko prest gagoz?
Gure askatasunaren mugak onartzeko prest ete gagoz?
Aukerak erabakia dakar.
Erabakiak bere gain erantzunkizuna dakar.
Askatasunak erabaki zuzenak eta okerrak sortu daikez eta ondorio onak eta txarrak.
Maite, gura, esijitzen dogun askatasun hori egoki kudeatzeko gai ete gara?
Xabier Letek "Izarren hautsa" olerkian diñoan bezala:
"Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi guztiak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen."
Hala izan dadila.
Hitzez eta Ahotsez irakurraldirako sortutako testua. 2019ko maiatzak 10