Hitzez eta Ahotsez 2019

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2019ko urt. 10a, 18:29

Hasi gara Hitzez eta Ahotsez VI. edizioa antolatzen. Aukeratu dugun gaia ASKATASUNA.

Urtarrilaren 18an emango diogu hasiera Hitzez eta Ahotsez VI. edizioari. UXUE ALBERDI izango dugu hizlari Durangoko Arte eta Historia Museoan, arratsaldeko 7etan.
Berbaldiaren izenburua BERTSORAINO. Idazten ari den Kontrako eztarririk liburuaren haritik joango da hitzaldia. Ane Arbeok egingo du Uxueren aurkezpena.

Otsailean eta martxoan solasaldi dialogikoak izango ditugu Bizenta Mogel Bibliotekan.
Apirilean Dorleta Kortazar ipuin kontalariak Berba Kateauak ipuin saioa eskainiko du, hau ere Bizenta Mogel Bibliotekan.

Maiatz hasieran Julen Orbegozo EHUko irakaslearekin beldur eszenikoari aurre egiteko teknikei buruzko tailerra izango dugu Plateruena Antzokian.

Maiatzaren 10ean : Bazkaria, eta ondoren 7 orduko IRAKURRALDI GIROTUA. Plateruena Antzokian

Informazio zehatzagoa gura izanez gero, hemen gure kontaktua:

 

hitzezetaahotsez@gmail.com

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!