LURRA ETA ERROMATARRAK

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2018ko abu. 13a, 16:28

Alberto Murua, berak sortutako bertsoak kantatzen, LURRA, HITZEZ ETA AHOTSEZ jendaurreko irakurrialdi girotuan

LURRA ETA ERROMATARRAK

 

Lurra bai berba polita,

badu xarma ta glamurra.

Baina beti ez da izan

hain goxoa ta samurra.

Jende ezberdin erabiltzen

hemen laia ta atxurra.

Zalantza bat dut nirekin:

Baina norena da lurra?

"Si vis pacem parabelum",

erromatarren ikurra.

"Bakea nahi baduzue,

presta guda ta egurra".

Horrela zabaltzen zuten,

euren botere lapurra.(bis)

 

 

Erromatarren antzera,

Franco, Mola ta euren banda.

Gu askatzen zetozela

altu ta ozen esanda.

Saibi, Elgeta, Intxorta,

Sollube eta Artxanda,

Hainbat ta hainbat mutil gazte,

zenbat gorpu han etzanda!

Otxandio ta Durangon,

Gernikan milaka eztanda.

Bonbardaketak sufritu

ta irentsi behar propaganda.

Oraindik zauri asko dau,

historia gogorra izan da.(bis)

 

Zenbat odol eta negar

isuri gendun Intxortan.

Militaristek nahi dute

jarraitzea bide hortan.

Putin, Trump ta Netanyahu

eta batez ere OTAN,

Militaristek nahi dute 

gu murgildu euren kortan.

Bakea gure ezkero

ez gaitezen gera lotan.

Maitasunezko hasiak,

Erain ditzagun arlotan.

Bizi-poza ta irriparrez,

ta ahaldenean ein txortan.(bis)

 

Doinua: Etaren suetenetik.

Alberto Murua. 2018ko maiatzaren 4an

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!