Durangaldeko Lurraldearen Antolamendua. Lanketarako Metodoa. Proposamena.
Durangaldeko lurraren gaur egungo errealitatea ezagutzen dugu. Guri dagokiguna da errealitate hori aldatzea eta hobetzea. Hemen dugu proposamen xume bat zeregin honetan lagungarri izan daitekeelakoan.
Lehendabizi eskualdeko Udalen arduradunek batzartu eta erabaki beharko lukete zein bide hartu pausuak emoteko. Gauza interesgarria litzateke Mankomunitateari eskatzea bulego propiobat eskualdeko ortu, landa, baso eta uraren erabilera orokorra kudeatzeko.
Lurrrak ezagutu ondoren, “Mapa Geografikoa eta Plan Estrategiko bat” egin beharko litzatekez. (Horretarako, gaur egungo baliabibide teknologikoek lagunduko lukete mapak eta bideoak egiten.) Prozesu honek erakutsiko luke non kokatuta dauden etxebizitzak eta industrialdeak ere. Horrek lagunduko lioke udalerri bakoitzari bere beharrizanak identifikatzen eta eskualdeko bulegoari Plan Estrategiko orokorra egokitzen.
Interesgarria Durangaldeko udalerrien zenbait arlotako datu zehatzakjakitea:
-
Munarrien eta ur horniduren kokalekua (droneak) eta inguruen izenak (toponimia)
-
Udal ur sareen kokatzea (geografikoa) eta suhiltzaleen lanerako arketak eta hoditerien ezaugarri homologatuak edukitzea.(mekanika)
-
Bide, basabide, sorbide eta enparauen ezaugarriak.
Herri bakoitzak izango ditu datu sistematizatuta, baina eskualde mailan denak bateratzea eta osatzea inportantea da.
Onura zuzen batzuk izango lituzke honek:
-
Durangaldearen lurralde geografikoa ezagutarazi eta nortasuna sendotu.
-
Lur jabeen eta bertako biztanleen interesa berpiztu, bizitza duin bat bideratu.
-
Hizkuntza eta Hezkuntza arloan berbak, esamoldeak eta izenak berreskuratuta naturarekin harreman urbileratuaz .
-
Erakunde publikoentzat, oinarrizko edo hasierako proiektu bezala erabiltzeko beste eskualde batzuetan ere.
-
Landa turismoarentzat, paisaia eta leku ezberdinak esagutuz disfrutatzeko.
-
Ekonomilarientzat beraien proiektoak edo metodoak trukatzeko eta egokiena aukeratzeko.
-
Gaurko informatika eta tresneria trukatuz, erabiltzaileentzat.
-
Onura puntual bat: Durangaldean ez dugu hiltegirik zerbitzu egokia emoteko, ezta Bizkaian ere. Durangaldea leku aproposa da eraikintza kokatzeko, bai historia aldetik, baita azpiegitura aldetik ere. Hor daude lursaila egokiak, bata Berrizen eta beste bat Iurretan, ETB egon zan lekuan, jabetza publikoa duena.
Eta abar luze bat.
Hau da proposatzen dudana garatuko diren proiektuen zerrendari gehitzeko.
Argi dago honelako proiekto batek lana, denbora eta dirua eskatzen dituela. Bien bitartean dauden laguntzak erabili hobekuntza puntualak egiteko, beti ere oinarrizko hobekuntzak izango direla denentzat.. Mankomunitateak beharbada ez du ahalmenik honelako lan bat egiteko, baina bai zirikatzeko dagokienei.
Ondo izan!