GURE LURRA, BETIKO LURRA
LURRA, gai erraza bezain GOGORRA aurtengoa. Honek aukera asko ematen du besteak beste emateko EGURRA.
Gure lur emankor honek besteren artean ematen du URRA. Urra, urria duenean ere, beti geratzen zaio urretxari urretx makila egiteko aukera.
Nork ez du ezagutzen “urretx makila”? Artzainen, ibiltarien eta perretxiko bilatzaileen lanabesa. Baten batek akuiluak egiteko ere erabiltzen dela ez badaki, jakin beza. Abere gixajoa!
URRA kendu, urretx makilak egin eta ondoren gelditzen den egurra ere ez da txarra pizteko TXONDORRA. Bertatik ateratzen den ikatza ere ez da edonolako ALTXORRA.
Altxorra ere bada gure lur emankorretan erne eta hazi den haritzaren fruitua: EZKURRA.
Ez izan aurtengo negua bezalako EZKORRA, abisatuta bait zegoen: “ezkur urte ELUR urte” zela.
Nondik atera dozue ba negu hau izango zela LABURRA?.
LURRA, gizakiak nahi badu beti izango da aberatsa eta EMANKORRA.
Bijilatu dezagun hango eta hemengo LAPURRA. Ohozten badigute akabo gure ALTXORRA.
Bijilatu dezagun gure lur barrenak zulatuz eta hutsituz, tunelak eta harrobiak eraikinez urrea bailitzan aberastasuna saltzen digun LAPURRA. Lapurra izateaz gain KOLDARRA.
GURE LURRA ezin da izan: Apurra, laburra, koldarra eta lapurra, baizik eta URRA, EZKURRA, TXONDORRA, ELURRA, EMANKORRA eta ALTXORRA.