2018/05/04 17:00-24:00

Jendaurreko Irakurraldia

Jendaurreko Irakurraldia
Plateruena kultur aterpea, Durango
Badator egun handia. Literatura maratoia. Urtarrilean eman genion hasiera HITZEZ ETA AHOTSEZ 5. edizioari Arte eta Historia museoaren laguntzaz. Ondoren Solasaldi Dialogikoak eta Ipuin Kontalaria izan ditugu Bizenta Mogel Bibliotekaren laguntzari esker. Datorren barikurako berriz, Jendaurreko Irakurraldia antolatu dugu. 7 orduz jardungo dugu LURRA gaitzat hartuz. Plateruena; irakurle, sortzaile, idazle, dantzari, musikari, bertsolari, abeslari eta ikus-entzuleen txoko bihurtuko da. Ekitaldi hau 17:00an hasiko da. Aurretik lagun arteko bazkaria egingo dugu Plateruenean bertan, 14:30etan. Bazkarirako txartelak salgai Plateruenean. Menua 11€. Erduzie
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!