2018/04/20 19:00

Eneko Haritza ipuin kontalaria

Eneko Haritza ipuin kontalaria
Durangoko Udal Biblioteka, Durango
LURRA, HITZEZ ETA AHOTSEZ egitasmoaren barruan, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekarekin batera, Eneko Haritza ipuin kontalariaren saioa antolatu dugu. Kontalari honek istorioak, hizkuntza eta ahotsa ditu ardatz; hitzaren jolasaz arreta piztea, irudiak esanaz ipuinari bizia ematea, erritmoz eta doinuz kontuak kantatzea helburu. Ipuinen eta ametsen arteko topagunean eta harreman narratiboan, estilo propioa bilatzen du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!