IRAKASKUNTZA EZOHIKOAREN BIDAIA

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2017ko abu. 17a, 11:44

Bego Urizar bere sorkuntza lana irakurtzen Hitzez eta Ahotsez literatura ekitaldiaren IV. Jendaurreko irakurraldian, Plateruena Antzokian.

IRAKASKUNTZA EZOHIKOAREN BIDAIA

 

Ezohiko bidaiak egiten dituzten moduan batzuk, badira ikasketak  egiteko ezohiko moduak erabiltzen dituztenak beste batzuk.

Gaztea izaki, ia nerabea (19 urte), zer bururatu eta frantsesa ikasi behar nuela.

Ni bezalako beste bi neskatorekin hitzordua egin eta, iraileko ez dakit zein egunetako  goiz batetan hamarretan trena hartu Zumarragako geltokian. Norantz? -Frantzia Iparreko Lille hirirantz- Irun, Paristik pasatuz.

Handik autobusez Mouvaux herrira, Jesuiten konpainiak duen “Erretiro Etxe” handi batera, zerbitzari lanetara.

Urte bete inguru igarota, frantses apur bat ikasita, berriz buelta Abadiñora.

Ai ama! -hau mundu aldrebesa- frantsesa bai baina euskeran analfabeta.

Euskeraz alfabetatu behar derrigor eta nora bidaiatu hurrengo? -Ahalbait lasterren A.E.K.ra, Jesuitetara.

Hurrengo bidaia U.E.U.ra,Uztaritzera euskara hobetzera.

MOUVAUXeko frantsesak eta U.E.U.ko euskarak aukera eman zidan lanerako. Zertan eta irakaskuntzan.

Harrez gero, berrogeitaka urtez Jesuiten Ikastetxera, eskolumeak heztera eta irakastera.

Aurreratxoago norbaitek esan du “bakantzetan” MOUVAUXera bidaiatu zuela, Ba nik ez, nik “oporretan” UZTARITZERA,  ikastera.

 

Egilea: Bego Urizar

2017ko maiatzaren 5ean Plateruenean irakurritako testua

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!