Esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2016ko api. 26a, 10:30

Lerro hauen bidez "Hitzez eta ahotsez" ekimenaren antolatzaileok, ESKERRIK ASKO gugaz izan zareten guztioi; idazle zein irakurleoi. Musikagile, kantari, antzerkilari, dantzari, bertsolari, entzule eta argazkilarioi. Eskualdeko herri guztietatik eta Euskal Herriko lau herrialdetatik hurbildu zaretenoi. Eta ezin aipatu barik utzi zuok, Platerueneko arduradun, teknikari eta langileok, behar izan dogun guztia eskura jarri diguzuenok. Honenbestez, Durangaldeko idazleen lerroetako harribitxiek zuengan zirrararen bat sortuko zutelakoan, besarkada bana. Animatzen bagara/bazarete berriz, datorren urtera arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!