Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak dira aurtengo sarituak. Haien aurkikuntza zientifikoak itzelak badira ere, niretzat beste zerbait ere bada nabarmengarria. Hots, Aziz Sancar turkiarra maila ekonomiko baxuko familia batean jaio zen, 1946an. Izan ere, haren gurasoak analfabetoak ziren. Estatu Batuetara joan zen, 1977an, eta geroztik, hantxe bizi da. Emaztearekin batera, Aziz and Gwen Sancar Foundation izeneko erakundea sortu zuen, ikasle turkiarrak laguntzeko.
Sancar-en bizitza erabil daiteke klasista eta arrazista argudio makalak deuseztatzeko. Haren aurkikuntza zientifikoak doilor horietatik bat baino gehiago sendatzeko erabili dira dagoeneko, baina, badakizue, doilor asko ezjakin eta ikasgabeak izan ohi dira.