Rosalind Franklin eta DNA

Informazio genetikoa azido desoxirribonukleikoan dago kimikoki kodifikatua: alegia, DNAn. Molekula horren egituran bi helize daude, eta bietan informazio osagarria dago. Horrela, helizeak banatzen direnean, bakoitzak du bere bikotekidea berriro sortzeko gaitasuna, molde edo patroi moduan funtzionatzen duelako.

DNAren egitura molekularra ezagutzea ezinbestekoa izan zen DNAren errepikatzea ulertzeko, eta hori kristalografiari esker lortu zen, 1952an. Izan ere, aurkikuntza hori Rosalind Franklin-ek egin zuen Londreseko King’s College delakoan. Garai berean erakunde bereko Maurice Wilkins zientzialariak eta Cambridge unibertsitateko James Watson eta Francis Crick zientzialariek ere DNAren gainean ikertu zuten.

Wilkins eta Franklin lankideek kategoria baliokidea zeukaten King’s College erakundean (alegia, biak ziren ikertzaile kontratuak), baina Wilkinsek ez zuen hori onartzen. Ordea, Wilkinsek uste zuen Franklin bere laguntzailea izan behar zela, emakumezkoa baitzen. Horregatik, Wilkinsek ezagutzera eman zizkien Watson eta Crick zientzialariei Franklinek egindako DNAren gaineko aurkikuntzak. Izan ere, informazio horri esker, Watson eta Crick ikertzaileek DNAren funtzionamendua asmatu eta argitaratu zuten ‘Nature’ aldizkari ospetsuan, 1953an.

1962an, Nobel saria eman zieten Watson, Crick eta Wilkins zientzialariei. Zoritxarrez, lau urte lehenago hil zen Franklin. Beraz, bere bizitzan Franklinek ez zuen eskuratu inolako esker onik DNAren gainean. Emakumezko askoren lana estalita geratu da historian zehar, eta Rosalin Franklinena adibideetako bat ez bada ere, bidezkoa da hori plazaratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!