Ekologistak?

Zorionez, gure gizartea aurreratua dago ingurumenaren babesean. Arlo horretan oraindik egiteko asko badago ere, gutxienez kultura kolektiboa eraikita dago dagoeneko, ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria, esaterako, guztion diskurtsotan azaltzen baita

\"\"Zorionez, gure gizartea aurreratua dago ingurumenaren babesean. Arlo horretan oraindik egiteko asko badago ere, gutxienez kultura kolektiboa eraikita dago dagoeneko, ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria, esaterako, guztion diskurtsotan azaltzen baita.

 

Antzina erlijioa zen kultura kolektibo eraginkorrena gure gizartean, eta agintariek doktrinamendua erabiltzen zuten horren iraunkortasuna ziurtatzeko. Egun, berriz, hori gaindituta dago lagun gehienentzat. Egun, jendeak pentsatzen du ezkonge batek, seme-alabarik gabeko batek, ezin duela doktrinatu bikote-harreman edo eta familiaren gainean. Modu berean, ekologismoaren inguruan doktrina-banatzaileak egon badaude. Horiek esango dizute zer egin eta zer ez, zure bizimoduaren “bekatu ekologistak” azpimarratuko dizkizute, eta gainera erakutsiko dizute bide ona (zuk eskatu ala ez).

 

Zer esanik ez, makina bat ekologismoaren aktibista arduratsu badago, eta horiei errespetu diet, erabatekoa. Gaur, baina, itxurazko ekologistez nabil berbetan. Horiei ez zaie falta detaile bat ere: furgoneta handia (nahiz eta gehienetan bidaiari bakar edo pare bat izan), eta goi-mendirako arropa zein zapata berezi eta garestiak (nahiz eta zuritotan ibili). Horiek pentsatu al dute zenbat erregai behar duen halako furgoneta batek? Eta badakite zenbat metal astuneko katalizatzaile erabiltzen diren goi-teknologiako ehungaiak (Gore-Tex moduko polimeroak, esaterako) ekoizteko? Seguruenik, ez. Baina, lasai, erakusleihoko ekologista horiek planeta salbatuko dute zuretzat. Eta zeuk jakin barik!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!