Adin kronologiko, biologiko eta itxurazkoa

Beti egon da jendea gustuko ez duena bere adina esatea, edota gezurra esaten duena. Era berean, beti egon da jendea bere adinari dagokiona baino itxura hobea edo txarragoa daukana. Adin eta itxura bat ez datozenean, gogoan daukagun adinaren kontzeptua kronologikoa da: alegia, jaiotzetik igaro den astia. Hala ere, zahartze-prozesua desberdina da gizaki bakoitzarengan.

\"\"Beti egon da jendea gustuko ez duena bere adina esatea, edota gezurra esaten duena. Era berean, beti egon da jendea bere adinari dagokiona baino itxura hobea edo txarragoa daukana. Adin eta itxura bat ez datozenean, gogoan daukagun adinaren kontzeptua kronologikoa da: alegia, jaiotzetik igaro den astia. Hala ere, zahartze-prozesua desberdina da gizaki bakoitzarengan.

 

Izan ere, norberaren ehun eta organo fisiologiko bakoitza ere abiadura desberdinean zahartzen da. Eta horrek adin biologikoarekin du zerikusia. Beraz, adin kronologiko bereko lagun guztiek ez daukate adin biologiko bera. Orduan, adin kronologikoa guztiz parametro objektiboa den bitartean, ba al daukagu adin biologikoa determinatzerik?

 

Dakigunez, ADNak gure genetika baldintzatzen du, eta kromosomek ADNaren konponketan eta degradazioan parte hartzen dute. Kromosomen muturretan telomeroak daude, eta horien funtzioa da kromosomak babestea. Izan ere, zapatillen kordeletako muturretan dauden plastikozko zorroekin konpara daitezke, horiek ekidin baitute kordelak listea. Hots, telomeroen luzera zahartze-prozesuaren biomarkatzaile ezin hobea da.

 

Zer esanik ez, adin kronologikoak baino biologikoak baldintzatzen du gure itxura, eta hori hobetzeko tratamendu estetiko piloa daude eskura, horietako batzuk oso agresiboak (batez ere, kirurgia plastikozkoak). Hala ere, hiru adinak (kronologikoa, biologikoa eta itxurazkoa) aurrera doaz nahitaez, astiak etenik ez baitauka. Beraz, adinaren kontrako lasterketa irabazterik ez daukagunez, ez da hobe izango urtebetetze guzti-guztiak bonbazia handian ospatzea?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!