Txertoak

Berrogei urte baino gutxiagoko denboraldian bizi-itxaropen mundiala hamar urtez luzatu da, eta horretan aurrerakuntza zientifikoak dira “errudun” nagusiak. Zer esanik ere ez, aurrerakuntzak aplikatu dira gaixotasunen diagnosi eta tratamenduetan, baina baita prebentzioan ere. Eta txertoak prebentziorako ezinbesteko erremintatzat jotzen dira; batez ere, umeengan

\"\"Berrogei urte baino gutxiagoko denboraldian bizi-itxaropen mundiala hamar urtez luzatu da, eta horretan aurrerakuntza zientifikoak dira “errudun” nagusiak. Zer esanik ere ez, aurrerakuntzak aplikatu dira gaixotasunen diagnosi eta tratamenduetan, baina baita prebentzioan ere. Eta txertoak prebentziorako ezinbesteko erremintatzat jotzen dira; batez ere, umeengan.

 

Egun, gaixotasun askotarako txertoak daude. Izan ere, herrialde aurreratuetan osasun publikoaren ardura nagusienetako bat da umeentzako txertatze-programa egokiak garatzea. Horiei esker erradikatu dira antzina hilkorrak ziren gaixotasun asko. Hala ere, azken boladan, gero eta txertoen aurkako jende gehiago dago, eta are gehiago, batzuek ez dituzte txertatzen haien seme-alabak. Hots, txertatuta ez egotearen arriskuak onargarriak dira ingurukoak txertatuta egon daudenean. Hots, gizabanako bakar bat babestuta dago talde handi batean, gaixotasunaren transmisioak txertatu gabeko gizabanakoen kopuru minimo bat behar baitu.

 

Zoritxarrez, txertatu gabekoen kopurua zenbat eta altuagoa izan, gaixotzeko arriskua orduan eta handiagoa da. Honen gaineko lehen datu kezkagarriak azaldu dira dagoeneko. Esate baterako, elgorriaren berragertzea detek- tatu da Europan bertan. Noski, txertoen aurkako joeraren sendotzea herrialde aurreratuenetan baino ez dauka ulertzerik. Horietan, gaixotasun batzuk erradikatutzat jo dira denbora luzean, eta batzuek pentsatu dute ezin zutela itzuli. Datuek, ordea, erakusten digute talde babesa erraz gal daitekeela. Beraz, kontuz ibili behar gara. Txertoen aurkako moda hau egungo kimifobiarekin dago harreman estuan, eta, tematia banaiz ere, hemen izango nauzue, jo-ta-ke, horri aurre egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!