Errugbi hagen jatorria

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Gomez (Errugbi entrenatzailea) 2026ko urtarrilaren 16a

Errugbi zelai batean sartzen garenean, hagen edo porterien tamaina zein itxura berezia izaten da, deigarria egiten zaigun lehenengo kontua. Oso ezagunak diren taldekako beste hainbat kiroletan (futbola, eskubaloia, hockeya etab…) ateak edo porteriak oso antzerakoak badira ere, errugbi zelaiko H erraldoi horiek guztiz ezberdinak dira.

Kirol guzti hauetan, hasiera hasieratik, egurrezko makilek oso funtzio berezia izan dute; gehienetan, jokalariek hiru makilen artean pilota pasa behar zuten gola gauza zezaten, hori bai, kirol bakoitzak bere berezitasunak zituelarik.

XIX. mendearen hasieran errugbia asmatu zenean, zehazki 1823. urteaz geroztik, jokalariek aurkarien entsegu-eremuan baloia lurrean pausatzea lortzen zutenean, horri entsegua gauzatzea esaten zitzaion, eta egindako entsegua gauzatzeko, baloia hiru makilek osatzen duten beheko karratuaren artean sartu behar zuten, futbol edo eskubaloi atea edo porteria balitz bezala.

1891. urtera arte, entsegua egitearekin puntu bakarra eskuratzen zuen talde bakoitzak, gola edo entsegua gauzatzearekin aldiz bi puntu eskuratzen zituen, eta droparen bitartez (, aldiz, 3 puntu. Beraz ostikoren bitartez puntu edo gol gehiago eskuratu zitezkeen eskuekin gauzatutako entseguekin baino.

1871n idatzitako "Futbol Jokoa, Rugby Football Unionen erara" delakoaren lege edo arauetan, hastapeneko errugbiarekin zerikusia duen guztia zehazten da, eta batez ere hagen tamaina eta itxura deskribatzen da. Araudiak, 4. erregelan zehazten duenez, gol- edo arku-lerroa bi zutoin "zuzenez"; osatuta egongo da. Horiek zorutik 11 oin baino gehiago (3, 35 metro) neurtu beharko dituzte, elkarrengandik 18, 6 oineko (5,67 metro) distantziara eta lurretik 10 oin (3 metro) ingurura dagoen barra batekin.

Era berean, golaren baliozkotasuna azaltzen du, betiere ezarritako arauak errespetatzen baditu. Araudiak azaltzen duenez, "gola" zelaitik ostikoka baino ez zen gauzatzen, beti ere arerio baten arropa edo gorputza ukitu gabe eta baloia zutoinetatik pasatuz. Baina baloia zutoinetako baten gainetik pasatuko balitz, ez litzateke goltzat hartuko.

Hala ere, sasoi horretan, taldeentzat oso erraza izaten zen atea babestea arerioek entsegua lor ez zezaten, askotan jokalari guztiak atepean pilatzen baitziren arerioen lana oztopatzeko. Horregatik, atea edo porteria alderantzikatzea erabaki zuten, hau da, futboletik bereizteko baloia langararen gainetik pasa behar zuten, eta ez azpitik futbolean bezalaxe. Beraz, makilen
formak zerikusi handia izan zuen errugbiaren bilakaera berarekin. Langa bat eta zutoin luzeagoak eransteko ideia hasierako urte haietan football-rugby partidetan ematen zen gatazka konpontzeko modu gisa sortu zen. Horrela uste zuten modu errazagoan lortuko zutela gola gauzatzea.

1891. urtera arte, entsegua egitearekin puntu bakarra eskuratzen zuen talde bakoitzak, gola edo entsegua gauzatzearekin aldiz bi puntu eskuratzen zituzten, eta droparen bitartez, aldiz, 3 puntu.

Gaur egun, hiru makilen funtzioa ez da aldatu. Talde batek entsegu bat egitea lortu duenean, bost puntu eskuratzen ditu eta bi puntu gehiago lortzeko aukera du, beti ere hiru zutoinen artean pilota ostikatzea lortzen badu.

Beraz, entsegu baten osteko gauzatze-saioan baloia H horren goiko partetik pasatuz, bi puntu lortzen dira, eta hiru puntu, berriz, baloia zigor-kolpe batean edo drop baten ostean pasatzen bada.

Azken urteetan eta ikuskizuna bultzatzeko asmoarekin, jokoa arindu egin da eta entseguari balio gehiago eman zaio. Sasoi batean lau puntu baziren ere, gaur egun bost puntu lortzen du talde bakoitzak entsegu bakoitzarekin.

Hala ere, jaurtitzaileen garrantzia ezinbestekoa bilakatu da errugbi modernoan, eta berme osoko jaurtitzaile batek izatea garaipen ugari ekar ditzake. Horren adibide dugu azken urteetako izar disdiratsuenak: Jonny Wilkinson, Dan Carter, Beauden Barret, Thomas Ramos, Johnny Sexton, Finn Russel edo Handré Pollard. Askotan taldeak partidak irabazten ditu arauzko 80 minutuetan entseguak egin barik, horren adibide garbia azken Munduko Kopako Finala, non Andre Pollard hegoafrikarrak 12 puntuak lortu zituen All Balcksak 12-11 mendean hartu eta Munduko Kopa eskuratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!