Denboraldi korapilatsua

Bukatu berria den errugbi denboraldia oso korapilatsua izan da ditxosozko COVID19ari esker. 2020-21 sasoian zerbait azpimarratu beharko bagenu zelaietako harmailetan zaletuen falta litzateke dudarik gabe. Jakina da egoera berdinean egon direla gainerako kirolak baina gurean zaletuen indarra eta animoak ezinbestekoak dira.

Europako Txapelketa handietan, Stade Toulousainek irabazi du Frantziako Top 14a zein European Rugby Champions Cupa, ipar hemisferioan bere nagusitasuna erakutsiz, sekulako taldea osatu du, Antoine Dupont egun munduko joko-zabaltzailerik onena Romain Ntamack, Thomas Ramos Jerome Kaino All Blacks ohia, Cheslin Kolbe izar hegoafrikarra besteak beste. Ingalaterrako Premiershipa Harlequinsak irabazi du iazko txapelduna Exeter Chiefs mendean hartuz. Celtic Leaguen, Dublineko Leinsterrek berretsi du bere nagusitasuna Munster garaituz, dagoeneko lau urte jarraian lortu du txapelketa..

Espainiako Ligan Valladolideko VRACekoak gizonezkoen txapeldunak izan dira eta Madrileko Cisnerosekoak emakumezkoen txapeldunak. Liga hauetan Ordizia, Getxo gizonezko mailan eta Eibar emakumezkoetan aritu direlarik. Getxo jaitsi egin da eta datorren denboraldian, bere lekua ohorezko mailan Gernikak hartuko du ibilbide
bikaina egin ostean.

Euskal Liga beste kontu bat izan da, goiko mailakoen baliabiderik ez dituzte, PCRak eta halakoak partiden aurretik egiteko, eta jardunaldi ugari bertan behera edo atzeratu egin behar izan dituzte jokalariek emandako positiboagatik. Hala ere DRTko neskak zein mutilak gogotsu aritu dira. Mutilek bigarren postuan sailkatu dira Sarako Izarren atzetik, eta neskek taldea egonkortzea zuten helburu eta lortu dutela esan daiteke.

Formakuntza mailetan, ez ohiko liga berezian partida batzuk jokatu ahal izan dituzte kadete zein gazte mailakoek, baina eskolan aritzen diren umeek entrenamenduak besterik ez dituzte burutu, pena bat da baina behintzat elkartzeko aukera izan dute.

Hala ere, nazioarte mailako errugbyak aurrera dirau, eta uztailean zehar selekzioen arteko hainbat partida jokatuko dira, batzuk test matchak izango dira, datozen txapelketak prestatzen joateko, eta beste batzuk 2023ko Munduko Txapelketaren sailkapenerako baliogarriak izango ditugu.

Hala ere, zerbait azpimagarria badago uda honetan errugbi mailan British eta Irish Lionsen bira litzateke. Lau urterik behin egiten dute, eta aurten Hegoafrikatik arituko, ohiko hego hemisferiko bira bideratuz. Bertan Ingalaterra, Wales, Eskozia eta Irlandako jokalari onenak aritzen dira. Hautatuen artean sona handiko jokalariak ditugu (Owen Farrell, Stuart Hogg, Dann Biggar, Connor Murray, Maro Itoje, Hamish Watson, Alun Wyn Jones (lesionaturik egon arren) etab… Honako honetan biran hainbat partida jokatuko dituzte Lionsek, baina nabarmentzekoak dira egungo txapeldunaren aurkako norgehiagokak. Hegoafrikaren aurkako partidak, kontutan harturik azken munduko txapeldunak direla, eta honek saltsa ugari ekarriko ditu, herenegun izan zen lehenengoa, uztailaren 24 eta 31n eta abuztuaren 7an hurrengo hirurak. Goi mailako errugbiaz gozatzeko aukera izango dugu, dudarik gabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!