Movember

Azaroaren etorrerarekin bat, hainbat dira bibotea uztea erabakitzen duten gizonak, baina zergatik egiten dute? Keinu honen helburua oso zehatza da, barrabiletako zein prostata minbiziaren inguruko kontzientzia sortzea. Bide batez gizonen artean aldikako errebisioak egiteko beharra zabalduz.

Movember mugimendua Australian sortu zen 1999. urtean, eta denboraren joan etorriarekin mundu osotik zabaldu den ekimena da. Ekintza hartan 80 bat gazte bildu ziren animalien aldeko kanpaina bat bultzatu nahian.

Lau urte geroago, Adelaida hiriko bi gaztek, minbiziaz jota zegoen lagun bat lagundu nahian azaroan zehar beraien bibotea hazten uztea erabaki zuten. Beste 28 lagunek jarraitu zuten ekimena. Bibote bakoitzeko 10 dolar eskuratu zuten eta kide horiek izen berezia hartu zuten: Mo Bro. Talde horrek forma hartu zuen 2004. urtean Movember Foundation izenarekin.

Egun, fundazio honek 500.000 kide inguru ditu, eta 2003. urteaz geroztik 500 milioi euro batu ditu; diru horrekin 822 osasun-proiektu sortu dira.

Hainbat kirolarik pairatu dute gaixotasuna, agian errugbi munduan ezagunena Aaron Cruden All Blacks taldeko jokalaria dugu. 2008. urtean, 19 urte zituela, pare bat urte eman zituen tratamenduan. Ondoren, 2011.  urteko mundiala irabazi zuen.

Durangon, DRTk urteak daroaz Movember-ekin elkarlanean, eta azaro bukaeran jai berezia antolatzen du Mo Bro zein MO Sister guztiekin. Bertan bibote berezienak saritzen dira. Baietz zu ere datorren urtean Mo Bro-a bihurtu!