Nori buruz ari gara? Alhambra Nievasi buruz, izen horrekin bere jatorria antzematea nahiko erraza da, nola ez, Granadako alaba dugu Alhambra. Gaztea da oraindik, 34 urte baino ez ditu, baina sekulako ibilbidea burutzen ari da errugbi epaile lanetan.
Zergatik lerro hauetan aipamena? World Rugby Awards ekitaldian 2016. urteko munduko epaile onenaren saria jaso zuelako Rasta Rashivenge epaile hegoafrikarrarekin batera. Aipatzekoa da sari hauetan ez dagoela sexu banaketarik saridunen artean; hau da, maila edo kategoria bakarra dago.
Beheko mailetan hasi, eta bost urtean gailurrera heltzea lortu du. DRTko partidak sarritan arbitratu ditu. Gaur egun Ohorezko Mailan aritzen da batez ere, eta askotan nazioartekoetan ere bai. Iaz, urrian, lehen emakumea izan zen gizonezkoen XVeko nazioarteko partida arbitratzen zuena.
Aurretik, Rio de Janeiron 2016ko Olinpiadetan, Australia eta Zeelanda Berriaren arteko emakumezkoen finalean, epaile lanetan aritu zen. 2017. urtean Irlandan jokatutako emakumezkoen Errugbi Mundialean ere aritu izan da.
DRTko neska batzuek epaile izateko ikastaroa egin dute. Beraz, animo neskak, eutsi goiari, eta Alhambrari, zorionak!