Ez da lan erreza izaten sarrerak lortzea, batez ere goi mailako taldeen arteko norgehiagokak ikusi ahal izateko. Baina zoria gure alde izan dugu, eta DRTko ordezkari batzuk Londresen izan gara.
Partida ikusgarri bi genituen zain: Frantzia-Italia eta Zeelanda Berria –Argentina. Garaipenerako kinielatan dauden hiru talde ikusteko abagunea. Egia esan, ikuskizunak eta ordaindutako poundak, merezi izan zuten. Larunbatean frantziarrek errez hartu zuten menpean Italia, hala ere, Twickheamera joatea eta bertoko giroa dastatzea zoragarria izan zen.
Igandekoa, beste kontu bat izan zen. Ikusgarria goizeko lehen orduetatik Wembley Stadiumera hurbildutako jendetza. Milaka eta milaka zale batu ginen. Giroa ere apartekoa izan zen, familia ugari, zaleak nahasturik, zeelandarrak serio, txukun, patxadatsu, argentinarrak ordea, zaratatsu eta alaitsu, izaera latinoa erakutsiz. Partida ere ederra suertatu zitzaigun. Argentinak inoiz ez bezala jokatuta ere, Zeelanda Berriak irabazi zuen.
Ezustekoa Ingalaterrak eman du, lehenengo aldiz antolatzailea txapelketatik kanpo geratu da hasierako fasean. Nire ustez, irabazlea hego hemisferioan dago. Australia polito dabil, Zeelanda Berria beti da faboritoa, baina kontuz argentinarrekin, gogotsu eta indartsu dabiltza eta. Hemendik aurrera, DRTk duen tabernan ikusi beharko ditugu!