Historia eta egungo egoera ikusita, taldeetako buruek ahalegin bat egin zuten Iparraldean talde bakarra sortzeko asmoarekin. Baionarren presidenteak, Alain Afflelou-k, aipatu zuen ezinbestekoa ikusten zuela talde sendo bat osatzea.
Serge Blancok, Biarritz Olympiqueko presidenteak, ez zuen ezezkorik esan, baina egoera astiro aztertu eta ondo landu behar zela adierazi zuen.
Dena dela, talde biak batzeko asmo horrek ez zuen zaleen onespena, batez ere Baiona aldean. Bazegoen batzearen kontrako mugimendu bat. Ez zuten begi onez ikusten etsaiarekin batzea.
Esamesa ugari sortu du azken egunetan gai honek, BOk ez zuela egoera ekonomiko sendorik, Aviron zaleak manifestazioa egiteko zeudela… Azkenean Afflelou jaunak jakinarazi zuen beharrezko baldintzak ez zirela ematen, eta prozesua eten egingo zela.
Aurrerantzean sortzen diren kontuekin adi egon beharko dugu. Talde biek Pro12 txapelketan (Bigarren Mailan) bukatzeko aukera handiak dituzte, eta horrek sekulako mina egingo lioke Iparraldeko errugbiari. Aupa Tata!