Errugbiari buruz ari garenean Rugby Union delakoaren inguruan mintzatzen gara. 15 jokalariz osatutako taldea, uztartzea, alboko sakea, avant-a, entsegua, zigor kolpea… dira kirol honen ezaugarri berezienak, eta ipar hemisferioko zein hego hemisferioko taldeak aski ezagunak ditugu (Zeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Argentina, Britainia Handiko taldeak eta Frantzia, batez ere).
Baina badago errugbian aritzeko beste modalitate bat, Rugby League delakoa. Bertan 13 jokalari aritzen dira. Kasu horretan entsegu bakoitzak 4 puntu balio ditu, Rugby Union partidetan, aldiz, 5; eta zigor kolpeek zein entseguen osteko jaurtiketek 2 puntu balio dute.
5 aukera dituzte entsegua gauzatzeko eta lortu ezik baloiaren jabetza galtzen dute. Ingalaterrako eremu batzuetan, batez ere, iparraldean, eta Australian oso zabaldua dago modalitate hau, eta Rugby Union delakoak baino entzute handiagoa du.
Urriaren 26an eman zioten hasiera Cardiffeko Millenium Stadiumen Munduko txapelketari. Faborito nagusien arteko partiduan, Australia Ingalaterrari nagusitu zitzaion 28-20.
Txapelketa honetan hego hemisferioko hainbat irletako taldeak, Europakoak eta AEBkoak ibiliko dira.
Finala azaroaren 30ean jokatuko da, Manchesterren, Old Trafford zelai mitikoan. Ikusteko aukera baduzue gozatu. Hasieran ulertzea zailagoa izan daiteke, baina merezi du. Animo Tata.