Sarritan entzuten dugun esaldia da ziklo aldaketa. Kasu honetan belaunaldi berriari ongi etorria emateko erabiliko dut. Kluba sortu zenean jokalari gehienak 60. hamarka ingurukoak ziren. Gehiengo handi batek ez zuen errugbian inolako esperientziarik.Sasoi hartan zelairik ere ez genuen eta ahal zen tokian jokatu behar!
70eko hamarkadako belaunaldiak beste pausu bat eman zuen: oinarrizko teknikak, jokamoldeak… Ortziren etorreragaz belaunaldi berria etorri zen, 80ko hamarkadakoa. Belaunaldi gaztea, indartsua eta batez ere taldeari kohesioa eman ziona. Senior taldearen emaitzarik onenak ordukoak dira.
Iaz, eta transizio sasoian sarturik, hainbat jokalari esanguratsuek taldea utzi behar izan zuten eta emaitzak ez ziren onak izan, baina taldea egitea lortu zuten. Orain momentua heldu zaie 90. hamarkadakoei. Jende gaztea dugu, baina eskarmentu handikoa. Gazte heldu dira Ohorezko B mailara, horrek dakarrenagaz: talde gogorrak aurrean, kasu askotan atzerritar ugarigaz…
Baina jokalari hauek gauza ederra dute, asko errugbi eskolako kideak izan dira. Txikitatik bizi izan dute errugbiaren sukarra. Orain aurrera egiteko momentua heldu zaie. Uste dut, esku onean dugula taldea. Urriaren 12an ikusiko dugu esandakoa errealitatea bihurtzen den. Ni itxaropentsu nago. Animo mutilak eta animo Tata.