Errugbi munduan zerbaitek ikusmina sortzen badu, lau urterik behin Lionsek egiten dituen birak dira. British eta Irish Lionsen sorrerak XIX. mendearen amaieran du jatorria. Urte haietan, bi uharteak koroa britainiarraren parte ziren, eta bi irlak ordezkatuko zuen taldea sortzea erabaki zuten.
Esan bezala, 1888. urtean, Ingalaterra, Gales, Irlanda eta Eskoziako federazioek bultzatuta sortu zuten taldea. Hasieran, helburua dirua lortzea zen, eta horretarako hego hemisferiotik birak antolatzen zituzten. 1888an burututako biran 27 garaipenekin amaitu zuen taldeak. Sekulako arrakasta, kontuan harturik elkarrekin jokatzen zuten lehen aldia zela. 1910. urtean onartu zuen Errugbi Batzordeak British eta Irish Lions talde bezala. 1947. urtean Lions osatzen zuten lau herrialdeek bat egin zuten, eta nazioarteko batzordea osatzeko elkartu ziren.
90. hamarkadara arte jokalariek ez zuten sosik ere kobratzen, baina 1993. urtean profesional bihurtu ziren. Aurten, biran dabiltza Australian. Ekainaren 22an jokatu zuten lehen partida Wallabiesen aurka. Amaieran 21-23 goi-hemisferiokoen alde. Joan zen larunbatean, ANZ Stadiumean eta 84.000 zaleren aurrean, 41-16 irabazi zuten. Ikuskizun ederra bi talde mitikoen artean. Animo Tata.