VI Nazioak lehian

Urtero lez, otsaila hastearekin batera, Europa mailan dagoen errugbi txapelketa garrantzitsuena martxan dugu jadanik. Lehenengo ezustekoak gertatu dira. Galesek, iaz aurkari guztiak garaituta Gran Slama eskuratu zuen taldeak, etxean galdu egin zuen Irlandaren aurka

\"\"Urtero lez, otsaila hastearekin batera, Europa mailan dagoen errugbi txapelketa garrantzitsuena martxan dugu jadanik. Lehenengo ezustekoak gertatu dira. Galesek, iaz aurkari guztiak garaituta Gran Slama eskuratu zuen taldeak, etxean galdu egin zuen Irlandaren aurka.

 

Partiduak 22-30eko emaitza erakutsi arren, irlandarrak hasiera-hasieratik aurreratu ziren eta beraien lerroa ondo mugituta 3-30 heldu ziren atsedenaldira. Larunbatean ingelesek, pronostiko guztiak betez, 38-18 hartu zuten mendean Eskozia, eta bide batez, Calcutta Cup lortu ere bai. Partidu polita eta bizia izan genuen, behintzat lehenengo zatian, baina bigarrenean Stuart Lancarterrek zuzentzen duen taldeak ez zion aukerarik eman arerioari.

 

Jardunaldiko ezustekorik handiena Italiak eman zuen Frantzia menderatuta. Ikuskizun ederra eskaini zuten talde biek, emozioz betetakoa (23-18). Azken bi urteetan bigarren aldiz, Italiak mendean hartu du Frantzia, apustu etxeetan sekulako saltsa sortuta. Emaitzak aztertuz, Ingalaterra eta Irlanda ditugu aukera gehiagorekin aurtengo txapelketa irabazteko, baina izandako ezustekoak ikusirik edozein gauza gerta daiteke. Asteburuan, ikuskizunak aurrera darrai. Esaterako, hil ala biziko partiduan, Frantziak eta Galesek dituzten aukera apurrak gauzatu beharko dituzte, bestela egurrezko koilara eramateko bidean dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!