Kirola eta krisia

Azken aldi honetan ahoz aho darabilgun hitza dugu krisia, eta kirolean ere nabariak dira ondorioak. Hori horrela izanik, komunikabideetan agertzeko aukera gutxi duten kirolak egoera larriagoan daude. Sasoi onenetan gaitza bazen babesleak, bultzatzaileak edo laguntzaileak edukitzea, orain soluzio irudimentsuak bilatu behar aurrera jarraitu ahal izateko

\"\"Azken aldi honetan ahoz aho darabilgun hitza dugu krisia, eta kirolean ere nabariak dira ondorioak. Hori horrela izanik, komunikabideetan agertzeko aukera gutxi duten kirolak egoera larriagoan daude. Sasoi onenetan gaitza bazen babesleak, bultzatzaileak edo laguntzaileak edukitzea, orain soluzio irudimentsuak bilatu behar aurrera jarraitu ahal izateko.

 

Aurreko guztiari konponbidea emateko gai izango banintz fenomeno itzela nintzateke, baina nire asmoa arlo filosofikoa indartzea besterik ez da. Posible da sarrera ekonomiko murritzak dituen kirola, erdi profesionala legez kudeatzea? Eta hori da hain zuzen ere, nire iritziz, gure inguruan aritzen diren taldeek egin beharreko aurreneko galdera.  Ez errugbikoek bakarrik, baita futbolak, saskibaloiak, eskubaloiak… ere.

 

Erantzuna ezezkoa balitz, eta nire iritziz hauxe dugu errugbiaren egoera, baita eskualdeko hainbat kirol taldeetakoa ere, filosofia aldatu beharko litzateke eta jokalariak guztiz amateurrak izan beharko lirateke. Diru sarrerak, gutxi izanik ere, bidaiak eta harrobia lantzeko bideratu beharko lirateke.

 

Agian utopiko hutsa naiz, baina halako neurriak hartzen ez baditugu gerta daiteke talde bat baino gehiago zorrak itota desagertzea. Azken unean beti egoten da erakundeetara jotzeko aukera, baina erakundeak nola dauden ikusita ez dut uste inor arrisku hori hartzeko prest egongo denik.

 

Amateur berbagaz hau esan gura dut: bere herriko taldearen koloreak defendatzeko prest dagoena, baina beti ere musu truk. Zaletuen oihuak, animoak, txaloak eta noizean behin oihuak jasotzearen truke. Hor uzten dut gaia hausnar dezazuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!