Pentsio duinak lortzeko helburuarekin inoiz baino tinkoago eta indartsuago atera dira kaleetara. Urteetan zehar beraien lanaren esfortsuaz ekoiztutako ongizatea lortzeko asmoz, su eta gar aritzen dira beraien aldarrikapenak leku guztietara aho zabalduz.
Baina borroka hori ez da soilik eurena, denona da. Izan ere, gaur daukaguna eta garena beraiei esker delako eta gu geu ere etorkizunean jubilatuak izango garelako. Beraz, gure nagusiak ez dira beraientzat soilik borrokatzen, guztion alde baino. Eskuzabaltasun handia da begi bistan dagoena eta, horregatik, beraien ondoan egon behar dugu.
Gure nagusiak eredu bikaina izaten ari dira. Denok dugu etxean pentsioen duintasun eza pairatzen duen norbait. Beraiekin bat egin behar dugu, pertsona nagusiek errespetu osoa merezi dute. Nik, tamalez, aita baino ez daukat, eta berau gaixo, baina argi daukat nire esku dagoen dena egingo dudala merezi duen ongizatea eta duitasuna izan ditzan. Naizena zugatik naizelako eta zarena ni neu ere izango naizelako, beti zure ondoan, aita.