Asko gara historikoki gizonezkoena zen lanbideetan gogor ekiten diogunak. Harro gaude, egunero egunero gure gaitasuna agerian jartzeaz eta, nahiz eta kostata izan, gure erantzukizunak gora egiteaz, inguratzen gaituzten gizonezkoak atzean utzita.
Tamalez, oraindik ere badago lana egiteko, badaude diskriminazioa jasaten duten emakumeak eta indarkeriaren inpernuan bizi direnak. Gaur egun ere ikus daitezke emakumeak aurrera egitea gogoko ez duten gizonezkoak. Hori bai izurritea eta ez hamalaugarren mendean jasandakoa. Oraindik borroka feministak badu lana, baina ez dogu amore emango, ez martxoaren 8an ez inoiz.
Nire esku dagoena eginez, egunero ekingo diogu lanari, gure gaitasuna maila gorenean jarriz. Harro nago egunero egiten dudan borrokaz, eta harro inguratzen nauten lankide emakumeek ere halan egiten dutelako. Bidea latza izan da askotan, baina gure gaitasuna kontuan hartu dadin lortu dogu, emakume izatea eragozpen bat izan gabe. Horretan ez nago bakarrik. Eskerrik asko, Esti eta Leyre, emakumeek izan dezaketen adore, gaitasun eta indarraren adibide paregabeak. Aurrera, neskak! Guk, beti bezala, jakin eta egin!