Euskaraz bizi!

Urtero bezala, aurten ere Euskal Astea ospatzen dogu. Jakina da gure hizkuntza eta kulturaren inguruan antolaturiko ekintza hauek aste bat baino gehiago irauten dabiela. Izan ere, hogei urte daramaguz Euskal Astea ospatzen, eta horregatik, egoki baino egokiago deritzot aurten egin zaion izen aldaketa.

Honela, aurten ez dogu Euskal Aste bat euki, Euskal Jaiak euki doguz. Baina, nahiz eta izena berritu, jardunaldi hauek ez dabie beren izaera aldatu.

Zein pozgarria dan ingurura begiratu eta euskararen egoera nola aldatu dan ikustea. Antzina gure amama eta aititek euskeraz bizitzeko aukera murriztua zuten eta gaur egun, ordea, euskeraz bizitzeko aukera zabala dekogu.

Atzo, adibidez, kirola egiten joan eta spinning klasea euskeraz egin genuen bere osotasunean. Aurrerapauso bat emanez, kirola ere euskeraz egiteko aukera izango dogu. Hala ere, eta bidezkoa da esatea, euskera aspalditik dago kirolean barneratuta, aspalditik erabiltzen dabie-eta monitoreek euskal musika kirol klaseak dinamizatzeko.

Egia da euskararen normalizazioak badekola bide luzea ibiltzeko. Ez dekot zalantzarik egunero aurrerapausoak eginez bide guztia burutuko dogula. Danon lana da euskeraz bizitzea eta besteei euskeraz bizitzeko aukera ematea. Batzuek Euskal Jaiak antolatzen laguntzen, eskerrik asko Durangoko elkarte guztiei. Beste batzuok gure lanpostuetan, euskaldunei zerbitzuak euskeraz emateko aukerak lantzen. Guztiok dekogu zer emon, nahiz eta spinning klase bat izan, hori bai, bizkaiera peto-petoan eman ere. Txapo monitorea! Guztion lana da euskeraz bizitzeko aukera sortzea!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!