Gure esku?

Erabiltzailearen aurpegia Goiztidi Diaz Basterra (EAJ) 2017ko mai. 5a, 08:45

Bai, noski! Edo behintzat, halan izan beharko leuke. Urteak daramatzagu eskaera hori eginez. Umeak garenean gure nortasuna guk geuk landu eta garatu behar dogula irakasten deuskue. Bakoitzak garatu behar omen dau bere pertsonalitatea. Horrela ba, ikastolara goaz geure nortasuna, pertsonalitatea eta etorkizuna lantzera.

Baina helduak izan ahala, konturatu egiten gara ezin dogula ehuneko ehunean gure nortasuna garatu. Nik behintzat ezin izan dot. Eta gaztetatik galdetzen deutset neure buruari, zergatik ez dago nire esku zer izan nahi dodan? Nire esku egon zen zirujau izatea, eta halan egin naban. Nire esku egon zen baita ere ikasketak euskeraz egitea, eta halan egin nabezan. Nire esku baita ere norekin bizi nahi naban erabakitzea, eta halan aukeratu naban, nahiz eta azken honetan biren esku egon gaia.

Bestalde, urte hauetan guztietan ez da nire esku egon zein nazio nortasun eduki behar dodan. Ni abertzalea naz, Euskadin bizi naz jaio nintzenetik eta euskaldun sentitzen naz. Euskadiren mugetatik haratago euskaldun moduan aurkezten naz, baina, ofizialki, beste nazio baten nortasuna atxekitzen deustie. Gure aberria zein den erabakitzea gure esku egon beharko leuke. Zergatik ezin dau herri batek erabaki zein dan bere
nortasuna?

Igande honetan aukera ona dekogu gure esku egon daiten. Hainbeste urtean gure nortasuna zein dan aldarrikatzen egon garen abertzaleok badekogu lana. Nik argi dekot ez dodala aukera galduko nire botoa emateko. Gure esku dauenez gero, eskuak poltsikoetan sartu beharrean goazen gure botoa ematera. Nik argi dekot zein dan nire aberria. Gora Euskadi Askatuta!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!