Bai EH Bilduk eta bai HEskubideak aho betez berba egiten dabie eskubide eta hausnarketez. Aho betez eskatzen dabie langileen egoera hobetzea, baina hitzak ekintza bihurtzerakoan... Bai baina ez, eta kontrako botoa emoten dabie lasai asko. Durangoren alde egin behar denean ez dabie ezer egiten, eta berriro herritarrak galtzaile. Artistak dira erruberetan makilak jartzen, artistak Durangoren alde ez egiten.
Bitxia da gainera nola aldatzen dabien jarrera baldin eta non dagozen. Halan, oposizioan zein gobernuan dauden udaletan hitzarmen nominatibo askoren alde egiten dabie, baina amankomunazgoan kendu egin dabiez, ez dira beraien gustukoak. Horregatik EAJk ozenki dio diru-laguntzak bermatu daitezela eta elkarteek Amankomunazgoan ere ez dezatela laguntzen murrizketaren arriskurik izan.
Gaztedi plana ere alde batera utzi dabie. Eta halan Durangaldearen alde dagoz? Eurek baietz diote... baina ez. Durangaldearen etorkizunerako bidaian harri-koskorrak jartzeaz gain, ez dago ezer batzuen eta besteen aldetik.
Diskurtso demagogikoaren aterkipean babestuta edozer esateko adorea deukie. Errespetu faltaz beteriko jarreran murgilduta, harrigarria da ikustea nola zinegotzi batek aurrean duen langilea mespretxatzen dauen.
EAJk gaitzetsi egiten dauz errespetu falta guztiak, eta langileen duintasunaren alde egingo dau.
EAJk Durango eta Durangaldearen alde egingo dau, hori delako bere lehentasuna. EHBilduk eta HEskubideak bai, baina ez. EAJk jakin eta egin, bai ala bai.