Nork esango lieke gure amama-aititei euskaraz bizitzeko askatasuna heltzear zegoela. Nork esango liguke aste batean antolaturiko lehenengo ekintza haiek gaur egun hilabete bateko iraupena izango zutela. Umetako abestiak dioen bezala, txiki txikia izanik hasi zen handitzen euskera, eta noski, asko maite dogu guk. Gure bihotza euskaldun sentitzen dogunok harro gagoz herriko elkarte, talde eta eskolen elkarlanaren fruituagaz. Ez dute ez erronka makala, izan ere herritarrok egun batzuetan ikusten dogun lana urte osoan zehar egindako esfortzuaren argazkia baita. Urtero parte-hartzaile gehiago dogu eta urtero ekitaldi gehiago. Eskerrik asko denei!
Durangon euskaraz, 365 egun urtean euskeraz, lan eta bizi euskeraz, hortara goaz! Bada garaia guda hori irabaz dezagun. Aste batetik hilabete batera handitu gara, berma dezagun hilabete batetik urte osora handitzea. Ekinaren ekinez lor dezagun urte osoko euskal astea... Gure esku dago!
Gogoratu euskera ez dela galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, baizik eta dakienak hitz egiten ez duelako. Dagigun dio aurten Ibilaldiko leloak. Ekin dagiogun beraz lanari, bizi adi euskaraz!