Aldaketekin jarraituz, begiak arranpalo utzi gintuen orain arte diru-laguntza jaso duten hainbat elkarte esku hutsik geratzeko arrisku larrian daudela ikusteak. Elkarte apalak, helburu sozial eta lagunkorragaz. Ba al dakite Gorabide eta Herria elkarteek gobernu talde berri honek ez duela orain arte jaso izan duten diru-laguntza bermatzen? Gaur egun ez dago mahai gainean inolako proposamenik diru-laguntzen inguruan. Ze pena, elkarte batzuen proiektuek aurrera egiteko bermea ez egotea.
Baina, zer espero gizarte zerbitzuen indartzea kanpoko enpresa baten bitartez egin nahi izan dutenengandik? Nola deitu horri? Pribatizazioa?
Zein foro parte-hartzailetan hartu dabiez erabakiak? Ene, parkatu! Ez da foro parte-hartzailerik egon eta! Nun dagoz hainbestetan aho betez aipatu dabiezan herritarrak eta parte hartzea? Haizeak bizkor eraman dabezan hitzetan.
Beraz, aldaketak etorri dira, bai, baina ezkerretik baino eskumatik, eta murrizketekin, PPren estiloaren isladari jarraituz. Estiloa aldatzen ote dagoz? Gauzak ondo, txarto edo EH Bilduren erara egin daitezke, hau da, txartoago. Aldaketa etorri da, bai, txarrerako aldaketa.