Lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa lortu beharra dago. Kontziliazio egokia, eta ez erdi-ipurdikoa. Zeren ondo dago aukera deukien emakumeek beren semea edo alaba beraien lanpostura eramatea. Ez dagoz urruti telebistan politikari batek protagonizaturiko irudiak bere seme jaioberriarekin. Askok txalotu zuten ekintza, baina zein da emakume gehienen egoera? Aukera hori izatearena behintzat ez.
Utzi deiguzan antzerkiak alde batera, eta egin dezagun lan benetako kontziliazioaren alde, non emakumeek ez dezaten beraien lan jardunaldia murriztu behar, horrek dakarren soldata murrizketarekin. Has gaitezen lan ordutegiak egokitzen familia kontziliazio egoki batera. Ez dot uste hain larria izango litzakeenik gure ohituren ordutegia aldatzea.
Baina, honez gain, badekogu erronka garrantzitsuagoa, erantzunkidetasuna. Zergatik ez da gizonezkoa seme edo alaba jaioberria bere lanpostura daramana? Edo lan jardunaldiaren murrizketa eskatzen duena? Ez daitela beti emakumea izan sakrifizioa egiten duena. Landu dagigun behingoz erantzunkidetasuna. Eskerrik asko gure alde lan egiten dozuen elkarte feministei, eta beti ere zutik emakumeak!