Euskadi, ekinez egina

Lehenik Euskadi! EAJrentzat beti Euskadi. Azkenak orain dela 6 hilabete egin ostean, berriro hauteskundeetan murgilduta gaude. Igandean, Kongresu eta Senaturako ordezkariak hautatuko ditugu. Ez da edonolako erronka, ezinbestekoa da Euskadik ordezkaritza sendoa izatea Madrilen. 

EAJk beti tinko eutsi dio bere konpromisoari, Euskadiren aldeko interesen bermeari. Zuen konfiantzari esker, lehen indar politikoa izan ginen maiatzeko hauteskundeetan. Zuen konfiantzari esker, lanean ekin diogu Durangoren alde, eta halan egingo dugu Euskadiren alde. Horregatik, zure bozka, zure konfiantza behar dugu, Madrilen ere Euskadiren interesak bermatzeko.

EAJrena proiektu serio eta zintzoa da. Gure aberriaren alde lan egiteko hitza eta konpromisoa hartzen dugu, eta, horretarako, prest ditugu gure hautagaiak. Aitor Esteban zerrendaburuarekin batera, Pilar Ardanza durangarra, besteak beste, Durangoren alde lan egin eta gero, Euskadiren alde lanean ekiteko konpromiso zintzoa dutenak.

Beharrezkoa da burubelarri lan egitea euskaldunon eskubideak eta Euskadiren eskumenak bermatzeko. Ezinbestekoa da kontzertu ekonomikoa eta gure aldundiak tinko mantentzea, beharrezkoa Euskadiren autogobernua areagotzea. Horregatik, garrantzitsua da bozka ematea, Euskadiren aldeko helburu eta erronkak aurrera eramateko gaitasuna izango duenaren gain konfiantza ezarri eta bozka ematea. Eta horixe da EAJ, gaitasuna, zintzotasuna, lana, konfiantza eta seriotasuna. Eman bozka EAJri!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!