Nik neuk ez daukat zalantzarik: EAJk hainbat eta hainbat urte emon ditu Euskadiren defentsan, gure artean eta gure mugetatik hartarago, bai Bruselan, bai Madrilen, bai eta gure nortasun nazionalak eta gure beharrek babesa behar izan daben toki guztietan ere. Mundu zabalean. II. Errepublikan eta Frankismoan, erbestean, klandestinitatean eta Demokrazian. Beti. Edonon. Ezker Abertzaleak hauteskunde orokorrak boikoteatu eta gu, hauteskunde orokorretan parte hartzearren, “espainolistak” ginela aldarrikatzen ebanean be egon ginen. Ondo etorriak, bide batez, bide honetara. Bazan garaia!
Garai batzuetan, gure ordezkaritza sendoa izan danean, Euskadiko autogobernua indartzeko akordioak lortu izan ditugu. Beste batzuetan, aurrerapausoak lortzea baino, gure eskubideekin atzerapausorik ez egotea izan da ordezkarion lanik handiena. Baina hantxe egon dira, gau eta egun buru-belarri lanean Euskadiren alde. Euskadi, abiapuntua eta helburua. Lehenik Euskadi.