Ez zan erraza lotura barri hori isilpean iraunaraztea. Eta, bikote barriak zera erabaki eban: arerioa finkatu, eta erasoari ekin behar jakon, publikoaren arreta beste inora bideratzeko. Horretara sortu ziren liberatuen soldatei buruzko polemika antzuak (batez be norberak proposatutako zenbatekoa eta kobratutakoa ez datozenean bat), mozio zentzunbakoak, prentsaurreko demagokikoak etab. Aitzakiak aitzaki, eta, denborak aurrera egin ahala, edozein bikoteri gertatzen jakon moduan, bi talde politiko horiek euren harremana ofizial bihurtu nahi izan dabe, eta horra hor Amankomunazgoko akordioa. Are gehiago, azken albisteen arabera, bien arteko harremanak errotu eta gure Udalerritik haratago heldu izan dira. Argazki eta guzti. Zorionak, bikote!