Beste legealdi bat hasi eta berehala izan dogu koherentziaren aldeko apustua egiteko unea: liberazioak. 2007tik aurrera beti mahaigaineratu izan dogu proposamen berbera: talde politiko bakoitzak soldata duineko liberatu bat. Ez jaku guri okurritu; Eudelek gomendatutako proposamena da eta guk, koherentziaz, gurea egiten dogu. Gainerako alderdiek zer? EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak soldatak murrizteko edota liberatuen kopurua gitxitzeko proposamenak egin ebezan (bakoitzak berea). Baina kontua ez da hementxe amaitzen. Eudelen proposamenak aurrera egin eban gainerako talde politikoen botoekaz, eta liberatuak izendatzeko unean... hau da marka! Bai EH Bilduk baita Herriaren Eskubideak ere gure proposamena eurenganatu dabe soldataren murrizketarik egin barik, beraz, liberazioaren kopurua oso-osorik kobratuko dabe. Koherentziaren ñabardurak izango dira...