Ez dira atzo jaiotako aukerak. Ez. Aspaldidanik garatzen ari diren bi proiektu dira. Eta esperientzia zehatzetan islatzen direnak. Bata, Durangon azken hamarkadetan haziarazi dan egitasmoa. Bestea, oso gertu daukagun udalerrietan ikusi ahal doguna, besteak beste, Gipuzkoako herri batzuetan. Elkarlana vs inposizioa. Etorkizuna ahaleginez eta lanez eraikitzea ala hitz hutsalez eta proklama potoloz zerua betetzea. Konponbideak eta aukerak proposatzea edo norberaren iritzia gainerakoei ezartzea. Talde politiko guztiekin adostasunak lortzen saiatzea ala ezezkoa etengabe mahaigaineratzea. Bosgarren edukiontzia edo atez atekoa. Irakurle preziatua, zure esku dago. EAJkoentzat pertsona da ardatza.