Beharbada egia izango da hobera egiten ari dala munduko egoera ekonomiko orokorra. Agian sumatzen hasiak dira hobekuntza ezaugarriak. Baina ni Durangon bizi naz, durangarra naz, eta nire herrian badago oraindik be laguntza ekonomikoa behar daben familia eta norbanakorik. Egunerokoan datu ekonomiko potoloen eragina igarri egiten ez daben auzokideak, gure lagunak, gure senitartekoak.
Nik neuk, eta nigaz lanean ari diren EAJko zinegotziek, pertsonei begietara begiratzen deutsegu, aurpegiak ikusi egiten doguz. Eta eguneroko lanean gizartearen, durangar ororen, bizikalitatea hobetzen saiatzen gara. Inor bide ertzean baztertu barik, gure herriko elkarteakaz lankidetza estuan (amaibako eskerrak Caritas eta Jaed elkarteei) eta durangarron elkartasunari dei eginez. Danak gara beharrezkoak arazo honi aurre egiteko, dandanak batera krisialdia gainditzeko. Bide luzea egin dogu, lan handia egin da, baina badago oraindik zereginik, eta guztion artean egingo dogu. Pertsona da ardatza.