Aurten be abagune politak izan doguz gure Udalerrian egoera latzean bizi diren andragizonei elkartasuna erakusteko. Besteak beste, Stop Sanfilipporen aldeko txapelketa edota Durango Kirolakek prestatutako maratoi solidarioak. Urtero legez, JAEDek antolaturiko zozketak izugarrizko arrakasta eduki dau. Nork ez dau erosi txartelen bat edo dozena bat? Urterourtero egiten daben ahalegin nekaezina itzela da, baina are harrigarriagoa eguneroegunero egiten dabena.
Gaurkoan, Gabonetan jenderik gehien hartzen daben ekimena azpimarratu nahi dot: Durangoko izotz pistari buruz ari naz, noski. Urterik urte erabiltzaileen kopuruak gora egin dau, eta, egunokaz, sei mila pertsonek baino gehiagok aukera izan dabe Landako erakustazokan izotz gainean patinatzeko eta, noski, ederto pasatzeko. Umeak, gazteak eta helduak. Orain hamar urte jaio zan jarduera hau gure herrian, orduko alkatearen eta Kirol zinegotziaren ekimenez, eta, oztopo guztiak gaindituz (kontrakotasunak, oposizioaren kritikak eta abar), aurrera egin dau. Ekimen arrakastatsua, ekimen oparoa. Sasi guztien gainetik, pertsona da ardatza. 6.469 pertsona, 6.469 arrazoi.