eDurango

Udalbatzako azken plenoan Durangarrek euren Udalagaz harreman elektronikoak ezarri ahal izateko prozesua abian jarri genduan. Horretarako, eta zalantza juridiko guztiak argitzeko zein legezko esparru egokia finkatzeko, plenoak ahobatez onartu eban Udal araudia.

 

Alderdikeria guztien gainetik, talde guztiek aintzat hartu izan dogu Administrazio elektronikoa ezartzeko helburua onuragarria dala herritarrarentzat, eta ezinbestekoa dala eremu juridiko zehatza xedatzea prozesua martxan jarri ahal izateko. Egia da, izan be, araudiaren testua oso teknikoa dala, hain zuzen, zehaztasun administratibo zein informatikoak nahiko korapilatsuak baitira. Alabaina, Udaleko teknikari adituen iritzia kontuan hartu eta ontzat eman izan da kasu honetan. Kasu honetan? Eta gainerakoetan zer? Ba, zoritxarrez, oposizioko talde batzuen arabera, Udal teknikarien profesionaltasuna kolokan dago. Zer dala eta horrenbesteko erasoa Udaleko langileen aurka? Ba, teknikariaren iritzia norberaren gustukoa ez danean (eta ezker abertzale jatorrizko zein eratorritako ordezkariei sarritan gertatzen jake), langilearen profesionaltasuna zalantzatan jarri, bere txosten oinarriduna baztertu eta, beharrezkoa izanez gero, langilea behin eta berriro, jendaurrean edo pribatuan, zirikatu egiten dabe. Bildu style.


Bueltatu gaitezan harira, inoren tranpa baldarretan erori barik. Albiste ederra daukagu aste honetan Durangon: posible izango dogu, durangar guztiok, gure Udalarekin hartu­emonak gure ordenagailutik bideratzea. Dagoeneko posible da tramite bakan batzuk horretara egitea, edota eskaera batzuk emailez bidaltzea. Onarturiko proposamenari esker, hartarago joango gara apurka­apurka: ahalik eta tramiterik gehienak bide horri jarraituta egiteko aukera izango dogu (aukera, ez betebeharra), prozedura asko erraztuta. Martxan dago, bada, eAdministrazioa. Abian dago eDurango. EAJren hauteskunde­programari jarraiki hona hemen betetako beste konpromiso bat. Durangarrekaz dogun konpromisoa. Jakin eta egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!