Sasi guztien gainetik!

Erabiltzailearen aurpegia Goiztidi Diaz Basterra (EAJ) 2014ko mai. 9a, 08:30
Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik! Halan dio Euskal mitolojiaren inguruan jaiotako elezahar esanguratsuak. Azken urteetan, tamalez, gure uria ez da krisiaren lainoek sortutako astinduratik kanpo geratu.

 

Baina garai latzei aurre egiteko bi modu dagoz: zentzunez edo zentzungabekeriaz. Zentzuna da hain zuzen ere EAJ-ko Gobernu Taldeak jarraitzen dauen bidea. Seriotasunez, sendotasunez eta batez ere zentzunez, halan da Gobernu Taldeak lan egiteko daukan jarrera.

Eta halan lan eginda, EAJ-ko Gobernu Taldeak udalean 1,8 milloi euro inguruko erremanentea izatea lortu dau. Batzuen ustez ezer egin ez denaren ondorioa. Baina ez, izatez gauzak zentzunez egitearen ondorioa da. EAJ-ak erakundeen kudeaketa seriotasunez egiteko konpromisoa izan dau batzuentzat heldu barria den demokraziaren urte guzti honetan, bai udaletan, zein aldundietan zein Eusko Jaurlaritzan. Eta nola ez, Europan ere bai!

Zer esanik ez horrela jarraitzeko asmoa dogula, lanean. Norbaiten gogoz bestera bada ere, beti izan dogun seriotasunarekin lanari ekingo dautsegu. Honela, garai latzetan ere proiektuak aurrera eramango doguz modu eraginkortasun batean eta ahal den neurrian dirua aurreztuz. Hau da, edonork, behintzat zentzuna duen edonork, bere etxean egingo leukeen bezala.

Zeren zein erraza den erantzunkizunik ez izatearen aterkipean eserita aldarrikapen populistak egitea. Udala zorretan sartzearen truke proposamen zeharo populistak egitea. Badirudi batzuek prest dagozela bidean sasiak baino ez jartzera. Eta halan, zentzungabekeriaren bidea hartuta dabenekin gatza da akordioetara edo adostasunera heltzea. Borondate eza leporatzen dauskue ezker abertzaletik, borondate eza dinoe heuren hitza betetzen ez dabenek? Honen inguruan badauka elezahar polit bat hain aberatsa den nire hizkuntza maiteak: gure katuak buztana luze, nork berak bezala besteak uste.

Baina ez! Danok ez gara berdinak. EAJ-ak zentzunez kudeatzen dau, norberak norbere etxean egingo leukeen bezala. Galdera erraza da, nori itziko zeuntzoke zure diru poltsa, zentzungabekeriaz dabilenari edo zentzunez jokatzen dauenari?

EAJ-ak lanari ekingo dautso, sasi guztien gainetik!!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!