Jaietan Jai

San Fausto Jaietan gagozala, jai egitarauaren edozein ekitalditan parte hartzen dogula edota jai giroan murgilduta sentitzen garela, gogora etorri jataz antzinako jaiak. Ez bakarrik gure Uriko jaiak (onenak, zalantza barik), baizik eta euskal auzo eta herrietan bizi izan doguzan jaiak. 80 eta 90. hamarkadetako jaiak oroitu dodaz. Orduko ekitaldiak ez ziren oraingoak modukoak; kontrara, gehienetan nahiko xumeak ziren, gehienbat arlo ekonomikoari begiratuta

\"\"San Fausto Jaietan gagozala, jai egitarauaren edozein ekitalditan parte hartzen dogula edota jai giroan murgilduta sentitzen garela, gogora etorri jataz antzinako jaiak. Ez bakarrik gure Uriko jaiak (onenak, zalantza barik), baizik eta euskal auzo eta herrietan bizi izan doguzan jaiak. 80 eta 90. hamarkadetako jaiak oroitu dodaz. Orduko ekitaldiak ez ziren oraingoak modukoak; kontrara, gehienetan nahiko xumeak ziren, gehienbat arlo ekonomikoari begiratuta.

 

Merkeagoak, zalantza barik. Eta ez zan ezinbestekoa, gaur egun ez bezala, hainbesteko baimen, aseguru, ziurtagiri etab. antolatzaileen erantzukizun zibila babesteko. Alabaina, garai hartako jaiek beste osagai berezi bat eben: batzuen politizazioa. Gure inguruko jaietan ohikoak ziren alderdi batzuen ekitaldi politikoak, jai egitarauan beren-beregi sartuta edo egitarau ofizialetik kanpo, disimuloan. Horretara, jai egunetan manifestazioak, elkarretaratzeak etab. loratzen ziren gure kale eta plazetan. Eta horiei guztiei gehitzen jakezan gure herri eta auzoak goitik behera betetzen ebezan kartel, pankarta, agiri eta abar luze bat. Betiere, lelo politiko jakin batzuk errepikatuz. Eta askotan indarkeriaz betetako ekintzak ere pairatu behar izaten genduzan. Sarri baino gehiagotan. Garai horietan egunero entzuten genduzan “Jaiak bai, borroka ere bai” moduko esamoldeak, arlo guztietan elfinjustificalosmedios uste ebenen ezpainetan, noski.

 

Eta horretara, horri guztiari aurre egiteko, jai giro baketsua aldarrikatu eta errebindikatzeko sortu zan beste esamolde hau: “Jaietan jai”. Jaietan gogoan hartu eguneroko arazoak, jaietan ez ahaztu berauek ospatu ezin dituzten pertsonak, jaietan be kontzientzia erabili, baina jaia sano bizi, bakean. Ekitaldiak topera bizi, inor kaltetu barik, ezer kaltetu barik. Hasieratik amaierara. Herria goitik behera zikindu barik. Inor iraindu barik. Txupinazoetan kartel laidogarriak eskegi barik. Horixe gertatzen zan orain dala hamarkada batzuk... Edo aurtengo jaiei buruz ari ote?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!