I am basque

Edo Negu Gorriak taldeko Fermin Muguruzak abesten eban gisa, \"Euskalduna naiz eta harro nago\". Ni basque naz, euskalduna naz. Ez dot esango ezer baino hobea dala euskalduna izatea, ez naz bilbotarkerietan sartuko, baina euskaldun izatearen egitatea azpimarratzea gurako neuke gaur. Euskalduna naz eta ez beste edozer. Ez naz espainola edo frantsesa, amerikarra edo txinatarra. Ez dodaz horiek guztiak (eta beste hainbeste) arbuiatuko edota mespretxatuko. Baina, errespetu osoz adieraziko dot ni basque nazela, basque bakarrik, ezer gehiago pilatu barik

\"\"Edo Negu Gorriak taldeko Fermin Muguruzak abesten eban gisa, "Euskalduna naiz eta harro nago". Ni basque naz, euskalduna naz. Ez dot esango ezer baino hobea dala euskalduna izatea, ez naz bilbotarkerietan sartuko, baina euskaldun izatearen egitatea azpimarratzea gurako neuke gaur. Euskalduna naz eta ez beste edozer. Ez naz espainola edo frantsesa, amerikarra edo txinatarra. Ez dodaz horiek guztiak (eta beste hainbeste) arbuiatuko edota mespretxatuko. Baina, errespetu osoz adieraziko dot ni basque nazela, basque bakarrik, ezer gehiago pilatu barik.

 

Hiru berbez osatutako adieraz-pen honek bere baitara batzen dau biziari begiratzeko era berezia. Basque soilik nazen heinean, aberri bakarra daukadan heinean, eguneroko lana nire Herriari bideratzen jako bete-betean. Ez dago, beste inora joateko asmoz, "puntuak irabaz-teko" beharrik, ez dago bestelako mendekotasunik. Basque garenok gure ekimen politikoaren hasiera eta abiapuntua leku berean daukagu. Eta, abestiak adierazten daben moduan, gure izaeraz harro gagoz, eta lau haizetara aldarrikatu nahi dogu. Euskaraz, gaztelaniaz... eta ingelesez. I am basque. Mundu zabaleko txoko guztietan ulergarria izan daiten. Gizarte baketsuaren nahia, Kataluniako herriak adierazi daben erara.

 

Berau da EAJk hilaren 29an ba- rriro be ozen aldarrikatuko dabena: euskaldunak gara. Ez gehiago, ez gitxiago. Ehun urte baino gehiago emon doguz mezu bera gure Herrian bizirik iraunarazten, batez be frankismoaren gaba baltzean, hain- bat eta hainbat pertsonek euren bizia arriskuan jarri edota galdu ebenean helburu horri jarraituta. Eta, aldi berean, Europako zein munduko herrialde guztiei gure aldarrikapena zabaldu deutsegu. Pazientziaz, baina tinko eta sendo. Pausoz pauso, bidea egunero-egunero eginez, saihesbiderik hartu barik, biolentzian erori barik. Artez eta jendaurrean. I am basque, eta zu?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!