Zalaparta, zalaparta...kaosaren txalaparta

Trena orain dala 130 urte baino gehiago heldu zan gure urira. Orduko durangar guztiek ez eben begi onez ikusi: antza danez, animaliek ez eben horrenbesteko ekoizpenik emongo (behien esne jarioa be txikiagoa izango zan) eta galera ekonomiko larriak egongo ziren, seguru. Alabaina, urteak joan, urteak etorri, Bilbo-Durango-Donostia loturak onura ederrak ekarri deuskuz durangarroi Badakigu, jakin be, gure udalerriak abantaila, balio eta altxor ederrak dituela, baina trenbideari jarraituz, besteak beste, mundu zabalari gure izena eta izana erakusteko gaitasuna izan dogu

\"\"Trena orain dala 130 urte baino gehiago heldu zan gure urira. Orduko durangar guztiek ez eben begi onez ikusi: antza danez, animaliek ez eben horrenbesteko ekoizpenik emongo (behien esne jarioa be txikiagoa izango zan) eta galera ekonomiko larriak egongo ziren, seguru. Alabaina, urteak joan, urteak etorri, Bilbo-Durango-Donostia loturak onura ederrak ekarri deuskuz durangarroi.

 

Badakigu, jakin be, gure udalerriak abantaila, balio eta altxor ederrak dituela, baina trenbideari jarraituz, besteak beste, mundu zabalari gure izena eta izana erakusteko gaitasuna izan dogu. Azken urteetan, baina, trenbidea arazo bihurtu jaku: gure Durango bitan zatituta egoan, trintxera zeharkaezin baten ondorioz; alde batetik bestera igarotzeko, pasabide zehatz batzuk baino ezin genduzan erabili; eta, trenen maiztasuna ugaria izanik, oinezkoen zein motordun ibilgailuen trafikoa lau aldiz eteten zan orduro gure uriko sei pasabideetan.

 

Eusko Jaurlaritzaren eta udalaren arteko lankidetzari esker, posible izan zan trena lurperatzea, eta berau egitate bihurtu zan (zorionez!), aurreko gobernuaren hainbat atzerapenen ostean, aurtengo urtarrilean. Eusko Trenbide Sareagaz izandako harremanei jarraituta, berriz be, posible izan jaku antzinako trenbide zaharrean hiru pasabide barri zabaltzea: Uribarri kaletik Landako Gunera, Astarloa kaletik Ibaizabal auzora eta San Faustotik Faustebekoara, gobernuak pasabideak ahalbidetuz eta udalak lurzorua oinezkoentzat atonduz. Eta hori guztia herritarren onurari begira egina, ez betikoen oihartzuna hedabide zehatz batzuetan goratzeko ekintza zentzugabe, politizatu, burubako zein hutsala erabilita. Zalaparta beti ahoan eta lanari gustorik ez daukenek halakoak egiten dabez. Guk geureari ekingo deutsogu, arduraz, erantzukizunez eta, batez be, herriaren ongizateari begiratuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!