Guzurrak buztana labur

Aurreko egunean, kalean nindoala, aspaldiko lagun bategaz egin neban topo. Betiko lagun horietakoa da, umoretsua, langilea eta adiskide jatorra. Hilabeteak emon doguz alkar ikusi barik, bakoitzaren bizimoduak dituen gorabeheren ondorioz, baina adiskidetasunaren lotura ondo baino hobeto gordetzen daben horietakoa da nire laguna

\"\"Aurreko egunean, kalean nindoala, aspaldiko lagun bategaz egin neban topo. Betiko lagun horietakoa da, umoretsua, langilea eta adiskide jatorra. Hilabeteak emon doguz alkar ikusi barik, bakoitzaren bizimoduak dituen gorabeheren ondorioz, baina adiskidetasunaren lotura ondo baino hobeto gordetzen daben horietakoa da nire laguna.

 

Berbaldian barrena, une batean galdera bat egin eustan: azkenean zer gertatu ete da gure udaleko diruekaz? Ezker Abertzalearen esanetan, iaz zorretan gengozan, eta, Bilduk aurten esan dabenaren arabera, dirutza ederra daukagu, sobera, burtsan inbertitu dozue ala zer? Barre ederrak egin eta gero, erantzun mordoa bururatu jatan: “eurei galdetu”, “ez ezazu sinistu irakurten dozun oro”, etab. Baina nire lagunak ondo ezagutzen nau, eta banekien nik ez zala hain erraz konforme geratuko. Erantzun egokia askoz be sakonagoa eta zabalagoa izan behar.

 

Bilduk printzipio kuriosoak ditu bere jardunbide politikoan. Lehenengoz, oposizioan egonda, edozer aldarrikatzeko prest dago: egun batean baieztapen bat bota eta hurrengoan (edo hurrengo hilabetean, edo hurrengo urtean) kontrakoa esateko gai da. Inolako errutasun konplexurik gabe, betiere, euren interes demagogikoei mesede egitea bada helburua, noski. Bigarren, gobernuan egonda, oposiziotik botatako guztiak atzera egiteko eta euren berbea jateko gai dira, oraingo honetan be, konplexurik gabe. Eta printzipio guztien gainetik badago letra larriz idatzi beharreko irizpidea: errealitatea gustukoa ez bada, barria asmatu eta kitto. Edo, bestela, gainerakoei errua bota eta listo (oraindik fresko dagoz gure herrietako horma batzuetan “PNV lotu zure txakurrak” pintadak).

 

Egia esan, adiskide estimatua, hausnarketa gogotsua egin ostean, erantzuna nahiko erraza dala esan behar deutsut: guzurra beti guzur, eta guzurraren buztana oso laburra da. Besarkada haundi bat!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!